Sagardo dastaketa eta erromeria, etzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 2a, 02:00

Ostiralean hasiko dira San Fermin jaiak Martindegi bailaran eta Apaxi ipuin kontalaria eta tortilla dastaketa ere izango dira aurreneko egunean. Astelehena bitarte luzatuko dira festak. 

Lau egunez festa giroan bete-betean sartuko da Mar­tin­degi bailara. San Fermin jaiak ospatuko dituzte ostiraletik astelehe­ne­ra. Osti­ralean kalejirarekin hasiko dira festak. Ondoren, Apaxi ipuin kontalaria eta tortilla dastaketa izango dira eta ilunabarrean, sagardo das­ta­keta. Astigarraga, Hernani eta inguruko 13 sagardotegik hartuko dute parte. Buka­tzeko, Izer eta Alabierrekin, erromeria. 

EGITARAUA
OSTIRALA
18:00 Kalejira, festak hasteko.
18:30 Buruhaundiak.
19:00 Apaxi ipuin kontalaria.
19:00 Tortilla dastaketa.
20:00 Sagardo dastaketa: 
22:30 Erromeria: Izer ta Alabier.
LARUNBATA
07:00 Auzoan zehar kalejira.
08:00 Lo kuluxka.
11:00 Auzoko baserrietan zehar “Mobida” trikitilariekin.
13:00 Goiko aristian oroigarri xume bat “gure artean ez daudenentzat. Tturko familiari eskertza, ematen duten harreragatik.
14:30 Auzo bazkaria (txartelak aurrez salgai Oialume tabernan).
16:00 Gaztelu puzgarria.
18:00 Zezentxo eta zalditxoak.
23:00 XIII. abere dema: Zerain (Hernani) eta Imanol Etxeberriaren (Ortzaika) zaldiak.
00:00 Dantzaldia Laiotzekin.
Goizaldera, platano dantza lehiaketa xelebrea.
Igande eta astelehenean ere izango dira festak. Erreportaje berezia, larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!