Josu Altuna, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 6a, 02:00

Usurbilgo Bengoetxearekin irabazi zuen finala, 22-8.
Ioritz Arrietak Lakuako txapelketako finala jokatuko du gaur.

Hernaniko pelota eskola urte ederrak ari da bizitzen. Urtez urte, herriz herri, final asko jokatu dituzte; eta ge­hienetan jantzi dute txapela. Azkena, Josu Altuna izan da. Usurbilgo Bengoetxearekin batera irabazi du Usurbilgo Txapelketa, bigarren maila­koa. Galarraga eta Zinkunegi aurkariak faborito baziren ere, hernaniarra izan zen nagusi pelotalekuan, eta Bengoetxeak asmatu egin zuen, tantoak bukatzera­koan. Emaitza: 22-8.
Ioritz Arrietak finala, gaur
Helburu berarekin aterako da gaur pelotalekura Ioritz Arri­et­a. Lakuako Txapel­ketako finala jokatuko du gaur, Gas­teizen, Resanorekin batera; faborito dira. Aurrean Isasmendi eta Labaka izango dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!