Silvia Lasa tiratzaile onena, Miguel Ollo memorialean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 5a, 02:00

24 finalista izan ziren San Joanetan, karabina tiroketan.

Miguel Olloren oroimenezko proba jokatu zen San Joanetan. 46garren edizioa zuen, karabina tiroketako txapelketak, eta gaztetxo askok hartu zuten parte.  Ho­rien artean, 24 sailkatu ziren finalerako, eta guzti­e­tan onena Silvia Lasa izan zen.
San Joan jaien aurreko egunetan jokatu ziren sailkapen probak. Bi multzotan aritu ziren parte hartzaileak: 13 urtera artekoak batetik, eta 14-16 urte bitartekoak bestetik. Lehen multzoan, 20 sailkatu ziren finalerako, eta biga­rrenean 4 tiratzaile.

Lasak, 78 puntu finalean
Saio bikaina egin zuen Silvia Lasak finalean, eta bi tiraden artean, 78 puntu lortu zituen. Bera izan zen onena, 13 urtera arteko gaztetxoetan. Bigarren Asier Iztueta izan zen, 72 punturekin, eta hirugarren Unai Heras, 57 puntu lortuta.
Beste mul­tzoan, berriz, Urko Bere­ziartua sailkatu zen lehe­nen­go, Lasak baino puntu bat gutxiago lortuta: 77 puntu. Beraz, Lasak jantzi zuen txapela, kategoria guz­tietan berak lortu baitzuen puntu gehien.

Eskopeta bat, zozketan
Finalean bertan, aire kon­primituko eskopeta bat zoz­ketatu zuten, parte hartzaile guztien artean. Idoia Urru­zuno izan zen saritua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!