Ekintza ugari, udalekuetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uztailaren 5a

Ereñotzun, udalekuetan dabiltza 2-12 urteko umeak. Aste honetan, besteak beste, eskulanak eta kirola egin dituzte. Atzo, berriz, Borda­txo­ra joatekoak ziren, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta Ereñotzun ge­ratu ziren. Txikienak kultur etxean aritu ziren jolasean, gominolazko pin­txo morunoak egin zituzten, besteak beste. Zaharrenak, berriz, frontoi­an ibili ziren. Datozen asteetan ere, ekintza eta jolasik ez da faltako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!