Santio jaien barruan, Udalak bazkari herrikoi haundia egin nahi du uztailaren 27an, eta txartelak salgai jarriko dira astelehenetik aurrera. Foru plazan izango da 14:00etan. Menua: entsalada, saiheskia eta ijito-besoa (15 euro). Txartelak uztailaren 20ra arte egongo dira salgai Kaizoku, Ikatza eta Txiki tabernetan, udaletxean eta kiroldegian. Eta uztailaren 24ra arte, kultur etxean. Bazkalostea, Hernaniko dultzaineroek girotuko dute.