Donostiako triatloi olinpikoa jokatu zen igandean Donostian eta 730 triatletek hartu zuten parte; bertan izan ziren Zumitzakoak. Emakumezkoetan, Ines Arreitunandia izan zen hernaniar onena, 17garren postuan bukatuta; Estela Almedak 170garren bukatu zuen. Gizonezkoetan: 48garren Imanol Sagarzazu, 116garren Urko Indaberea, 162garren Asier Ocon, 163garren Kepa Pikabea, 178garren Iban Fernandez; eta 449garren Oier Cobo.