Galiziako Carballo herrian, Lujanbio

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 5a, 02:00

Estatuko Autokros txapelketako laugarren proba puntuagarria jokatuko da asteburuan, Galiziako Carballo herrian. Bertan izango da Iker Lujanbio hernaniarra, Silvercar ST2 kotxearekin. Lujanbio 6garren da sailkapen nagusian. Kart-cross modalitatean lehikatzen da Lujanbio, 4garren dibisioan; 34 piloto daude izena emanda. Gaur goizean ko­txeen egiaztapenak egingo dituzte; arratsaldean bi entrenamendu izango dituzte eta sailkapen manga. Eta bihar goizean 2garren sailkapen manga jokatuko da; eta eguerdi aldera, repeska eta finalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!