«215 kiloko harria jasotzera iritsita, kontua serio hartu beharra dago»

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 5a, 02:00

Martindegiko San Fermin jaietan ariko da Joseba Esnaola harrijasotzaile gaztea. 20 urterekin, marka haundiak jarri ditu honezkero: 215 kiloko harria jaso du orain gutxi. Bihar ariko da, 12:00etan, Izeta IIrekin.

Bi urte eskas daramatza Joseba Esnaola berrobitarrak, harriak jasotzen. Afi­zioa txikitatik zuen arren, kasualitatez hasi zen. Ordutik, geldiezina izan da bere ibilbidea: 200 kiloko ha­­rria jaso zuen iaz, eta 215eko marka jarri du orain gutxi. 20 urterekin, erakustaldi asko egi­nak ditu honezkero. Martin­degiko festetan du zita oraingoan: bihar 12:00etan, Izeta IIrekin.

Nolako saioa egingo duzue?
Lehenengo, bakoitza bere ha­rriekin ariko gara. Nik 180 kiloko errektangularra eta 140 ki­lo­ko zilindrikoa eramango di­tut. Eta aizkolarien ondoren, an­tolatzaileek jarritako ha­rri­ak jasoko ditugu.

Nola sortu zitzaizun harrijasotzearen afizioa?
Txikitan banuen pixka bat, beti gustatu zait. Baina kasualitatez probatu nuen. Behin Azpei­tiara joan ginen, eta harrijasotzaile baten entrenamendua ikus­ten, probatzera animatu nin­duten. Dena den, banuen gogoa, aurretik ere.

«Harrijasotzaile guztietatik dago zer ikasi, eta nola egiten duten ikustea beti dago ondo, nahiz eta bakoitzak teknika propioa dugun».

Nola entrenatzen duzu?
Bi entrenamendu egiten ditut astean, harriekin: asteazkenetan eta larunbatetan. Momen­tuz, gimnasiorik eta horrela­ko­rik ez dut egiten.

Baduzu erreferenterik, harrijasotzaileen artean?
Bat esatekotan, Aimar Irigoien. Probatzen duzunean kontura­tzen zara, zeinen zaila den egiten duena. Ikaragarria da. Bai­na guztietatik dago zer ikasi, eta nola egiten duten ikustea be­­ti dago ondo, nahiz eta ba­koi­tzak teknika propioa du­gun.

215 kilokoa jaso zenuen orain gutxi. Baduzu beste saiakera haundirik buruan?
Bai, orain 220 kiloko harriarekin egingo dut saiakera, Ale­gi­ko festetan. Entrenamen­du­e­tan ondo atera da, eta uste dut halaxe joango dela saioan ere. Baina egun horretakoak balio du, eta ez dago aurrez jakiterik.

Noraino iritsi zaitezke?
Ahal dudan gorena iristen saiatuko naiz. Oraindik ez dut markarik buruan, baina 215 kilo altxatzera iritsita, kontua serio hartu beharra dago.

«220 kiloko harria jasotzen egingo dut hurrengo saiakera, Alegiko festetan; entrenamenduetan ondo atera da, baina egunekoak balio du».

Ibarran egin zenuen debuta, orain bi urte. Gogoan duzu saio hura?
Urduri nengoen, eta aurretik ha­rriekin gutxi ibilita. Orain baino askoz ere gutxiago ne­ki­en orduan. Baina lehen saioa be­ti da berezia. Gainera, herrikoak ere joan ziren ikustera. Or­dutik 30 bat saio egin ditut.

Harri haundiekin aritzen zara. Zergatik?
Ikusi genuen haundiekin nahiko ondo moldatzen nin­tzela, eta hortik jotzea erabaki genuen. Harri haundiak jaso­tzeko, bularra ez da hainbeste landu behar, eta kilo gehiago izatea ez da kaltetan izaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!