Gaztetxo eta helduentzako ekintza ugari, lau egunez

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 5a, 02:00

Atzo hasi ziren San Fermin jaiak Martindegi auzoan. Lau eguneko festa egingo da aurten, eta astelehenera arte badago zerekin gozatu: herri kirolak, dantzaldiak...

Ondo pasatzeko egunak dira hauek, Martindegi auzoan. San Fermin jaietan bete-betean sartuta, ekintzaz jositako asteburua izango dute. Atzo hasi ziren festak, ohiko kalejirarekin. Ondoren, buruhaundiak eta ipuin kontalaria izan ziren txikientzat, eta tortilla eta sa­gardo dastaketak helduen­tzat. Aurreneko eguna modurik onenean bukatzeko, erromeria izan zuten, Izer ta Alabier-ekin.
Lau eguneko festa antolatu du­te aurten. Beraz, astelehenera arte, ekintzaz betetako egi­ta­­raua izango da, aspertzeko tar­­terik gabe. Goizean goiz ekin­­­­go diote gaur, kalejira eginez auzoan zehar. Lo kuluxka   ba­­­ti tartea egin ondoren, 11:00­etan ekingo diote be­rriz: auzoko ba­serrietan  zehar, Mobida egin­­­go dute, trikitixaz lagunduta.
Eguerdi partean, 13:00etan, gure artean ez daudenei oroigarri xume bat eskainiko diete, Goiko Aristian, eta Tturko famili­ari eskertza egingo diote.

Auzo bazkariaren ondoren, haurren txanda
Indarrak berritzeko, auzo bazkaria egingo dute. Bertan bazkaldu nahi duenak, aurrez erosi behar ditu txartelak, Oialume tabernan. Otordu goxo batez gozatu ondoren, haurrek hartuko dute protagonismoa. Gaztelu puzgarria izango dute 16:00etan, eta zezentxo eta zalditxoekin jarraituko dute dibertsioa, 18:00etan.
Gaua iristen denean, urteroko zita izango dute Abere Dema­rekin. Elkarren kontra ariko di­ren zaldiak, honakoak: Herna­ni­ko Zerainenak, eta Ortzaikako Ima­nol Etxebe­rri­a­renak. Festa ez da hor amaituko, ordea. Gor­­pu­tza mugitzeko aukera izan­go du­te gauerdian, Laiotz tal­dearekin dantzan. Eta dantza egi­teari ez uzteko, platano dantza lehiaketa xelebrea egingo dute, goizaldean.

Herri kirolak eta bertsolariak
Lasaiago hasiko dute eguna, bihar goizean. Bermuta hartzeko egin dute zita, goizeko 11:00­etan, eta herri kirolez gozatzeko aukera izango dute ondoren. Oihan Larretxea eta  Ru­ben Saralegi aizkolariak ariko dira elkarren kontra. Harriak jasotzen, berriz, Izeta II haundia eta Joseba Esnaola gaztea.
Jarraian, bertsolariek hartuko dute hitza. Andoni Ega­ñak eta Amets Arzallusek, txaloka eta algaraka jarriko dituzte ikusleak, 13:00etan.
Bazkalostean, berriz, gazteek jasoko dituzte ikusleen txaloak, XVIII. Trikitilari Gaz­te­txo­en Txapelketan. Ondoren, Toka Txapelketa Nagusia jokatuko da, eta tiradak amaitzean, bi­ga­rren hitzordua dute Ega­ñak eta Arzallusek, goizean hasitako saioari amaiera emateko. Eta kantuaren ostean, dantza be­rrir­o. Bide batez taldearekin, dan­tzaldia izango dute.

San Fermin egunean, haurrak protagonista
Astelehenean, San Fermin egunean, meza izango da, auzoko hildakoen alde. On­do­ren, ha­mai­ketakoa egingo du­te, Oia­lu­me tabernan. Eta hortik au­rrera, haurrek hartuko dute pro­tagonismoa, egun osorako. Haur jolasak izango dituzte goi­zean, eta arratsaldean, ma­rrazten ariko dira. Tiro karabina lehiaketa ere izango da, 17:00etan. Ondoren, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldiaz gozatuko dute txikienek, eta saioa amaitzean, kalejira egingo dute, jaiak ixteko.

EGITARAUA

Uztailak 5, larunbata
07:00, Kalejira auzoan zehar.
08:00, Lo kuluxka.
11:00, Auzoko baserrietan zehar Mobida trikitixaz alaituta.
13:00, Goiko Aristian oroigarri xume bat `gure artean ez
daudenei´. Tturko familiari eskertza, emandako harreragatik.
14:30, Auzo bazkaria. *Txartelak aurrez, Oialume tabernan salgai.
16:00, Gaztelu puzgarriak.
18:00, Zezentxoak eta
zalditxoak.
23:00, XIII. Abere Dema. Hernaniko Zerain eta Ortzaikako Imanol Etxeberriaren zaldien artean.
00:00, Dantzaldia Laiotz
taldearekin.
Goizaldera, Platano dantza
lehiaketa.

Uztailak 6, igandea
11:00, Bermuta.
12:00, Euskal Festa:
 - Aizkolariak: Oihan Larretxea eta Ruben Saralegiren arteko lehia.
- Harrijasotzaileak: Izeta II eta Joseba Esnaola.
13:00, Bertsolarien saio berezia. Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
17:30, XVIII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00-19:00, Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak antolatua).
19:00, Bertsolarien bigarren saioa: Egaña eta Arzallus.
20:00, Dantzaldia Bide
batez taldearekin.

Uztailak 7, astelehena
10:30, Auzoko hildakoen alde Meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik).
Jarraian, Haur jolasak.
17:00, Denak marraztera.
17:00, XLV. Tiro karabina lehiaketa.
18:00, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia.
Ondoren, Kalejira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!