Zapi gorria prest dute Martindegiko bizilagunek. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ekitaldiz betetako lau jai egun dituzte aurretik. Kalejirak girotuko ditu eguneko aurreneko orduak; eta buruhaundiek berotuko dituzte bertaratutakoen bizkarrak. Iluntzean, jana eta edana izango da nagusi: tortilla eta sagardoa. Tarte horretan umeentzako entretenimendua jarriko du Apaxi ipuin kontalariak. Eta eguna bukatzeko, erromeria: Izer eta Alabier musikariek jarriko dute martxa.
GAURKO EGITARAUA
18:00 Kalejira auzoan zehar festari hasiera emateko.
18:30 Buruhaundiak.
19:00 Tortilla dastaketa (Sansonategik babestua).
19:00 Apaxi ipuin kontalaria.
20:00 Sagardo dastaketa, ondorengo sagardotegiekin:
Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indione.
22:30 Erromeria Izer eta Alabierrekin.