zazpigarren argazki lehiaketa antolatu du Hernaniko Kronikak San Joan jaietan. Helburuetako bat izaten da herritarrek festak nola bizi dituzten ikustea, eta bide batez, argazkirik onena saritzea.
104 argazki jaso dira aurten, eta egunez egun, onenari eman zaio saria. Hala, sei sari banatu dira dagoeneko: bost helduen artean eta bat, ume batek irabazia. Aurtengo irabazleak izan dira: Xabier Arnaiz, Naiara Ezeiza, Aitor Urkia, Alazne Benitez, Felix Rincon eta Enara Arruti.
Sari berezia, herritarrek aukeratua
Aurtengo nobedadea da, jasotako argazki guztien artean ere, irabazle bat aukeratuko dela. Herritarrek izango dute ordea, hori aukeratzeko ardura. Kronikak Facebooken argitaratu ditu argazki guztiak, eta botoa ‘Atsegin dut’ botoia sakatuta eman behar da. Ezinbesteko baldintza da, pertsona batek argazki bat bakarrik aukeratzea. Argazki bat baino gehiagotan ‘Atsegin dut’ eman dutenen botoa ez da kontuan hartuko. Bozkatu ahal izateko Urumeako Kronikaren laguna izan behar da Facebooken. Lehiaketako argazki sorta bilatzeko, Urumeako Kronikako atalera jo, eta Argazkiak/ Albumak sailera jo behar da.
Argazkirik onena aukeratzeko tartea gaur eguerdira arte izango da. Herritarrek aukeratutako irabazlea larunbateko Kronikan argitaratuko da. Irabazleak sei ardo botila jasoko ditu, Irizar ardoaken eskutik: 3 "Viña Ardanza" Errioxa erreserba 2004, eta 3 Albariño "Lagar de Cervera" 2013.