Enplegu Zentroa irekita egongo da uda osoan. Langabetu eta langileei zuzendutako zentroa da, eta helburu nagusia da langabetuari egoera sozio-ekonomikoa hobetzeko behar duen laguntza eskaintzea. Enplegu eta lan faltaren inguruko laguntza eta aholkuak ematen dituzte bertan. Karobieta kaleko 63garren zenbakian dute lokala. Uztailean eta irailean, astelehenetik ostegunera, 09:00-17:00 ordutegia izango du, eta ostiraletan 09:00-15:00. Abuztuan, ordutegia bera izango da: astez, 08:00-15:00.
Udalak, bere gain
Ekainera arte Lanbidek lagundu du diruz; baina uda dela eta, eten egin dute dirulaguntza hori. Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, bera egingo da uztaila, abuztua eta iraileko kostuaren kargu: «egungo egoera latz honetan, jabetu gara Enplegu Gunea udan herritarrentzat zabalik egoteak duen garrantziaz».
Hiru ikastaro, uztailean
Uztailean ere, ikastaroak antolatzen jarraituko du Daitekek. Hilaren 10ean Kreatibitatea enplegurako ikastaroa emango dute. Uztailaren 17an, Prestatu zaitez lan elkarrizketarako. Eta hilaren 24an, Lan bilaketa web bidez. Hiruak 09:30etatik 11:30etara izango, eta parte hartzeko izena eman behar da: jaionea@daiteke.com edo 943 57 54 24.