Piraguismoa ikasteko aukera, bi astez

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 3a, 02:00

Uztailaren 7tik 11ra, eta 14tik 18ra emango dute, arratsaldez. Izena eman behar da.

Hernaniko Kaxkardi kirol elkarteak piraguismo ikastaroa antolatu du beste urbetetez, uztailean. Hileko bigarren eta hirugarren astean emango dute, arratsaldez. Eta nahi duen guztiak har dezake parte; kirol hau kontrolatzen duenak eta ezer ez dakienak.
Aste bakoitzean bi txanda izango dira. Uztailaren 7tik 11ra, 16:30-18:00 eta 18:00-19:30. Bigarren astean, uztailaren 14tik 18rakoan, ordutegia honakoa izango da: 15:30-17:00 eta 17:00-18:30.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute; eta horretarako bi modu daude: kaxkardi@hotmail.com helbidea edo 666 428 284 telefonoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!