Alexander Juanikorena hirugarren, Miguel Indurain memorialean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 3a, 02:00

Atarrabian izan ziren JOCC taldeko txirrindulariak joan den asteburuan, Miguel Indurain txirrindulariaren omenez jokatzen den memorialean. 600dik gora txirrindularik hartu zuten parte, eta hernaniarrek esperotako maila eman zuten. Hirugarren postuan sailkatu zen Alexander Juanikorena; 14garren Iñigo Larrañaga; 22garren Axier Ota­ño; 84garren Oskar Rodriguez; 92garren Iñaki Juanikorena; 202garren Juan Carlos Makazaga; eta 235garren Juan Mari Almandoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!