Udan jaiez jai dabiltza Hernaniko bolariak. Joan den asteburuan Lasarten izan ziren, San Pedrotako tiraldian, eta guztien artean abilena Migel Arrozpide hernaniarra izan zen. Atzetik geratu ziren Lasarteko Jesus Lasa eta Segurako Martin. Igandean Santa Ixabeletako tiraldian izango dira, Usurbilen. Arratsaldez jokatuko da, 16:30etatik 18:00etara