Udan atsedenik hartu gabe, Mendiriz Mendi elkarteak irteera antolatu du Antoñana, Soila, Muela eta Kanpezu San Romanera. Uztailaren 13an egingo da irteera, goizeko 08:00etan Atsegindegitik abiatuta. Parte hartzeko izena eman behar da, eta gaur, bihar eta datorren astean izango da horretarako aukera; betiere, elkarteko bulegora joanda. Bazkideek 11 euro ordaindu behar dituzte; eta bazkide ez direnek 14 euro.