Luis eta Iñigo Goñik, bost domina Jerezen

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 3a, 02:00

Luisek 1.500 libre eta 200 bizkar probetan irabazi zituen; Iñigok 1500 libre, 100 eta 200 bizkarrean.

Espainiako Master Txa­pe­l­ke­ta jokatu berri da Jerezen, eta Goñi anaiek, jokoan zituzten bost dominak lortu dituzte: bi urre, bi brontze eta zilarra.
Luis Goñik 40-44 urte bi­tar­teko bi probetan hartu du par­te, eta bietan izan da Es­pai­nia­ko txapeldun. 200 biz­kar pro­ban, 2 minutu eta 29 se­gun­duko marka egin zuen, David Mecaren Espainiako markatik oso gertu geratuta. 1.500 me­troko proba 18 minutu eta 16 segundutan bukatu zuen.
Iñigo Goñik hiru domina ira­bazi zituen 35-39 urteko ka­te­gorian. 1.500 eta 100 metro pro­betan brontzezko domina lor­tu zuen 19 minutu 01 se­gun­du eta 1 minutu eta 09 se­gun­duko den­borarekin. 200 bizkar proban zilarra jantzi zuen, 2 minutu eta 35 segundu eginda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!