Hernaniko eskubaloiaren historia ikusgai, Elkano kalean

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 2a, 02:00

Elkano kaleko 10garren zenbakian jarri dute erakusketa: kamisetak, argazkiak, trofeoak... Erakusketa hilaren 8ra arte egongo da, arratsaldez.

Hernaniko eskubaloi taldearen historia biltzen duen erakusketa jarri dute Elkano kalean. Uztailaren 8ra arte daude ikusgai, klubeko kamiseta, trofeo, argazki eta bestelakoak.... Arratsaldez izango da aukera, 18:00etatik 21:00­etara.
Erakusketa da eskubaloi tal­de­ak azken hilabeteetan eman­da­­ko urratsetako bat.  San Joa­ne­tan esterako, kaleko txapelketa arrakastatsua an­tolatu dute, partehartzaile askorekin. Ema­ku­­meetan, junbenil mailan, Ur­nietakok irabazi zuen; seniorretan, Bu­txa­balek, eta be­te­ranotan G y las tres M taldeak. Gizo­nez­koe­tan, Lei­za­ran izan zen onena jubenil mailan; Ga­rra­fon se­nio­rretan; eta Los Ma­nol­os beteranoetan. Herna­ni­ko tal­d­eek bi bigarren postu lortu zituzten: senior eta beteranoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!