Alkoholarekin arazoa duten herritarrei laguntza ematen die Santa Barbara taldeak, azken 45 urteetan. Alkoholiko Anonimoen taldea Estatu Batuetan sortu zen, Ohion, orain 79 urte. Ospakizun urtea dute aurtengoa; izan ere, ordutik milioika pertsonek utzi diote edateari errekuperazio programak lagunduta. Hernaniko Alkoholiko Anonimoen taldeak ere, ia mende erdia daramaki lan horretan. Sandiusterriko egoitzan dute lokala, eta ospakizun urte hau aprobetxatu nahi dute, beharra duten herritarrei hor daudela gogorarazteko.
Terapiak, bilerak...
Santa Barbarako taldeak terapia itxiak egiten ditu astelehen eta ostiraletan, iluntzeko 19:30etan hasita.
Ostegunetan bilera irekiak egiten dituzte, arazoren bat izan eta informazioa jaso nahi dutenekin; 19:00etan izaten da hori. Eta gaixoen senitarteko eta lagunek ere, badute tartea Santa Barbarako taldean. Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen dira.
Anonimatuan, beti
Terapietan esperientzia pertsonaletaz hitz egiten dute, beti ere, gaixoaren anonimatua errespetatuta: «hori da errekuperazioaren oinarria. Gaixoari bi bizitza eredu aurkezten dizkiogu: alkoholaren ondorioz bizi duen infernua, eta bizitza zoriontsua eta konstruktiboa. Emandako pausuak segita, edateri uzteko gomendatzen diogu, eta ondoren sentsazio eta emaitzak kontatzeko. Guk gomendatu egiten dugu, izan ere, azken erabakia gaixoarena izan behar da, boluntarioa».
Kontakturako bideak
Informazio gehiago nahi dutenek kontakturako bi bide dituzte: 943 33 11 03 edo a.a.g.santabarbara@gmail.com. 24 orduko kontaktu bat ere badute: 629 141 674.