Idatzi bat argitaratu zen atzoko Kronikan, Hernaniko txistularien izenean. Bertan azaltzen zen San Joan eguneko umeen azeri dantzaren inguruan guraso batzuen eta herriko txistularien artean sortutako afera. Jai Batzordeari nahiz Udalari aurkeztu nahi diote idatzi hori, eta honen inguruan sinadura bilketa azkarra abiatu dute. Sinatu nahi duenak Rioja eta Oindi tabernetan ditu orriak, uztailaren 8a arte.