Usurbilgo Txapelketa iritsi da azken fasera, eta gaur jokatuko dira final haundiak. Bigarren mailan, Jon Altuna hernaniarrak jokatuko du, Usurbilgo Bengoetxea lagun duela. Ez dute final erraza espero; izan ere, Bengoetxea eta Altuna aurkariek bikote sendoa osatzen dute. Sailkapen fasean neurtu zituzten indarrak, eta aurkariak izan ziren nagusi, 22-14. Finalak final izaten dira ordea, eta edozer gerta liteke.
Partidua Usurbilgo pelotalekuan jokatuko da, 18:00etan. Hernaniko pelotariek 25garren finala dute, denboraldia hasi zenetik.