540 neska-mutil elkartuko dira uztailean, ondo pasatzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 2a, 02:00

Txikienek, 4-10 urte bitartekoek, gaur dute aurreneko eguna udaleku irekietan. Gaztetxoak, 11-12 urtetakoak, hilaren 7an hasiko dira kirol udalekuetan. Biak uztailaren 25a arte luzatuko dira, astez.

Ume eta gazte koadrilek har­tu­ko dituzte herriko kaleak, uzt­ailean. Goizero 539 neska-mutil elkartuko dira, adinaren araberako taldeetan banatuta, udaz disfrutatzeko gogoz. Txi­kienek, 4-10 urte bitar­te­koek, gaur dute udaleku ire­kie­tako aurreneko hitzordua. Gazte­txoak berriz, datorren aste­le­henean hasiko dira kirol uda­le­kuetan. Ekitaldiz be­tetako egi­­taraua dute aurretik guz­tiek, uztailaren 25a bi­tartean.

Umeak, gaurtik
Atsegindegi eta Tiloseta in­gu­rutik abiatuko dira gaur, au­rre­neko eguna duten 440 nes­ka-mutilak. Txikienek, 2010-2009 urtekoak Atsegindegin du­te elkargunea; 2008-2007 ur­te­ko­ek Biterin; 2006-2005 urte­koek Tilosetan, Urumea pare­an; eta azkenik, 2004 urte­ko­ek, Tilosetako frontoia­ren al­da­­menean. Udaleku irekiak goi­zez izango dira, 09:30etatik 13:00etara.

Umeen udalekuetan jolasak eta irteerak dira protagonista: tailerrak, jokoak, irteerak... Gaztetxoen udalekuetan kirola da nagusi: errugbya, eskalada, atletismoa...

Ur festa, San Ferminak eta Azken festa, tradizioa
Aurkezpenerako eguna izan­­­go dute gaurkoa. Ikas­to­la­tik edo joan den urtetik eza­gu­tzen direnak izango dira tar­tean, baina asko berriak ere bai! Handik aurrera, ekin­tzez betetako egunak izango dituz­te aurretik: igerilekura irteera, tailerrak, jokoak... Ohi bezala, udaleku irekietako egun kla­beak hiru izango dira: San Fer­min eguna uztailaren 7an, Ur festa uztailaren 18an, eta Az­ken festa, hilaren 25ean.

99 gaztetxo, astelehenetik
Kirola izango da gaztetxoen udalekuetako ardatza. Bost tal­detan banatuta, egunean kirol bat praktikatzeko aukera izango dute. Astelehenean du­te aurreneko zita: Ki­rol­degiko frontoiko eskaileretan elkar­tu­ko dira egunero, 09:15etan.
Udalekuetan praktikatuko dituzten kirolen artean daude: atletismoa, herri kirolak, errugbya, eskalada, piraguis­moa... Kirol batzuetarako be­girale adituak eta laguntzai­leak izango dituzte. Antola­tzaileeek gomendatu dute, egun bakoitzeko programa­zioa aurrez begiratzea, arropa egokia eramateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!