Ekintza ugari antolatu ditu Galtzaur elkarteak Santio festetarako. Uztailaren 24an, ostegunean, bazkaria egingo dute eta gaur da apuntatzeko azken eguna. Goizeko 10:00etatik 12:30etara pasa behar da bulegotik. Bazkaria, 14:00etan izango da.
Horrez gain, aurten aurreneko aldiz, tortilla patata lehiaketa antolatu dute eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez. Egoitzan dago apuntatzeko zerrenda. Tortilla lehiaketa uztailaren 27an egingo da. Saria: bi pertsonentzako otordu bat Petritegin.
Musa eta partxisa
Jokoen lehiaketa ere hasi da. Aste honetan musean eta partxisean lehiatuko dira. Datorren astean, berriz, tutean eta punttuan.
Costa Bravara eskursioa
Urriaren 6tik 15era Rosasera joango dira (Costa Brava). 420 euroko kostua izango du eta ordainketa hiru plazotan egingo da. Aurreneko ordainketa datorren astean izango da, uztailaren 8an eta 9an, 10:00etatik 12:30etara. 150 euro ordaindu beharko dira. Bigarren ordainketa abuztuaren 5ean eta 6an izango da (150 euro) eta azkena, irailaren 9an eta 10ean (120 euro). 10 egunetarako, ekintza ugari antolatu dituzte.