Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek diru laguntzak eskaintzen dituzte tokiko enplegua sustatzeko. Tokiko enpresei zuzendutako laguntzak dira eta bailarako langabeak kontratatu beharko lituzkete; lan-eskatzaile moduan Lanbiden izena emandakoak. 2014ko aurrekontuan, 112.500 euro aurreikusi dira diru-laguntza honetarako. Lanbidek finantzatzen du. Enpresa edo profesional interesatuek eskaerak aurkezteko epea 2015ko maiatzaren 31 arte izango dute. Informazio gehiago, Udalaren webgunean (www.astigarraga.net) edo udaletxean.