Herri Eskola, .eus domeinuaren aitzindaria

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 2a, 02:00

Larunbatean aurkeztu zuten .eus domeinua eta bertan izan zen Astigarragako Herri Eskola.

Astigarragako Herri Esko­la aitzindarietako bat da .eus domeinua izaten. 92 eragilek egin dute bat eki­me­narekin eta larunbatean aurkeztu zuten.  
Azaldu dutenez, oraindik Arantzazuko Ama Ikastola izena baldin badu ere, pixkanaka martxa hartzen ari dira datorren ikastur­tean dena prest izateko. «Datorren ikasturtean, Astigarra­gan gure eskola propioa izango dugu: Astigarragako Herri Eskola. Banaketa prozesu honekin batera, denbora berean, Euskal Herrian beste proze­su bat gertatzen ari da: .eus domeinua aurkeztu dute eta laster erabilgarri egongo da. Ekimen honek euskal kultura agerian utzi nahi du inter­neten, euskal komunitateak leku propio bat izatea sarean. Gure eskolaren izaera euskal­duna da eta gure helburuen artean daude euskeraren eta euskal kulturaren transmi­sioa, garapena eta sustatzea. Guretzat berri pozgarria izan da .eus domeinuaren sorrera­rekin bat etortzea. Izan ere, gure webgunearen domeinua .eus izatea aukera ezin hobea da hasiera-hasieratik gure balore hauek agerian uzteko».
Hemendik aurrera www.arantzazukoama.org helbidea Martutenekoa izan­go da eta Astigarragakoa, www.astieskola.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!