Larunbatean, Tolosan jokatu zuen 57 kilometroko karrera Urko Semperena astigartarrak. XII. Patxi Rodriguez Memoriala eta XVII. Amarozko Saria jokatu zuen. Karrera ederra egin zuen Semperenak. 20 km falta zirenean, Alegian, atakeari ekin zion eta Amezketan, 38 segundoko aldea atera zion pelotoiari. Altzoko igoeran, ordea, ezin izan zion erritmoari eutsi, nekeak eraginda. 35garren bukatu zuen. Igandean, Lezon ariko dira kadeteak (16:00).