San Joanetako sari berezia bozkatzeko aukera, Facebooken

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 1a, 02:00


Hernaniko Kronikak Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere, San Joan jaien harira. Aurten, eguneroko sariez gain, sari berezi bat ere banatuko da: argazki guztiek hartuko dute parte. Facebook bidez egingo da botaketa, ostiral eguerdira bitartean. ‘Atsegin dut’ gehien dituen argazkiak jasoko du Irizar Ardoak enpresak jarritako saria: 6 ardo botila. Partehartzaile bakoitzak argazki bakarra bozkatu dezake; bestela balio gabe utziko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!