«Sagar gorriak Astigarragako sinbolorik garrantzitsuena irudikatzen du»

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 2a, 02:00

Santio jaiak hasteko ez da ezer geratzen. Egitaraua laster banatuko da etxez etxe eta aurtengo portada, Itxaso Perez astigartarrak egina izango da. Herritarrek aukeratu dute.

Udalak urtero, Santio jaieta­ko egitarauaren azala edo portada aukeratzeko, di­sei­nu desberdinak eskatu izan dizkie hainbat diseina­tzaileri. Ondoren, Jai Batzor­deak aukeratu izan du gusto­koena. Iaz, ordea, herritarrei eman zitzaien aukera, eta aurten ere halaxe egin da. Sei proposamen jarri dira ikusgai kultur etxean eta seigarren aukerak lortu ditu boto gehien: 18 boto. Hain zuzen, Itxaso Perez diseina­tzaile astigartarrare­nak. Guz­tira 74 lagunek hartu dute parte.
Egindako diseinuaren in­gu­ruan, honakoa azaldu dio Kronikari Perezek: «Sagar gorriak Astigarragako sinbo­lo­rik garrantzitsuena irudika­tzen du, eta hain zuzen, festa hauena: Santa Ana eguna. Nahiz eta gure festak Santio­ak izan, guretzat egun hau da gehien gozatzen duguna. Atzetik, berriz, festaren hasiera irudikatu dut: jendea difuminatua, konfettiak, globoak, laxoak… guztiak kolore askorekin».
Hasieratik, argi zuela zer egin gaineratu du: «Ba­ne­kien zer nahi nuen benetan, baina sagarraren sinboloa ez nuen hain argi modu horretan sartzea, hain nabarmen. Beti gustatzen zait keinu bat egitea». 

Aurretik ere irabazitakoa
Diseinuaren mundua bere bizitza dela dio Perezek, ho­rre­tan egiten du lan Arte Ede­rrak ikasi zuenetik (Leioa), eta gaur egun freelance mo­duan aritzen da. Ez da aurreneko aldia parte hartzen duela eta behin baino gehia­gotan ira­ba­zi izan du lehiake­ta hau: «Beti gustatu izan zait nere herriko jendearentzat edozein lan egitea eta asko pozten nau. Gainera, maita­sun haun­diarekin egiten dut», dio.
Epaimahaiak beharrean, herritarrek aukeratu izanak ilusio gehiago egiten ote duen galdetuta, halaxe dio: «Ilusio haundia egiten du zure lana aukeratzeak, bai astigartarrek aukeratu badu­te, bai epaimahai batek». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!