Hogeita hamabi ume gaurtik, udaleku irekietan

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 1a, 02:00

Astean hirutan elkartuko dira.

Udako oporraldiarekin ba­tera, elkartu eta ondo pa­satzeko tartea heldu zaie Ereñotzuko umeei. Uda­leku irekietan ibiliko dira gaurtik, hogeita ha­mabi neska mutil. Hiru taldetan banatu dituzte, 2-3, 4-7 eta 8-12 urte bitar­te­koak. Begiraleak ere, hiru izango dira: Belen, Unai eta Lo­rea.

Astean hiru egunez
Uztailean zehar, astean hi­ru egunez elkartuko dira: as­tearte, ostegun eta os­ti­ra­letan. Goizetan izan­go dira ekintzak: 09:30e­ta­tik 13:00­etara. Txikienak Ere­ño­tzuko ludotekatik abia­tuko dira; eta ertain eta haun­diak plaza edo frontoitik.
Ekitaldi mordoez os­a­tutako egutegia antolatu dute: eskulanak, kirola, ur festa, irteerak... Egun bakoitzean zer egin ze­haz­tu badute ere, eguraldia kontutan izan beharreko faktorea izango da beti. Horregatik, ona egiten duenean bisera, eguzki­tako krema... eraman behar dituzte; eta  txarra egiten duenean aldatzeko arropa, aterkia eta xira hartu beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!