Ate irekiak, dantza garaikidea ezagutu eta probatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 1a, 02:00

Uztailaren 7tik 11ra antolatu dituzte ate irekiak, eta parte hartu nahi dutenek ostirala arte eman dezakete izena.

Ikasturtean zehar dantza garaikidea egiten duten herritar asko dago Hernanin. Badira ordea, nahi bai baino oraindik animatu ez direnak. Ho­rientzat, eta dantza garaikidea ezagutu eta probatu nahi duten guztientzat ate irekiak antolatu dituzte uztailean.
 

Bost egunetan, goizez
Txaro Untzilla izango da irakaslea, Biteriko ikastaroetako bera. Bost egunetako luzapena izango du ‘ate irekiak’ ekimenak; uztaileko bigarren astean, 7tik 11ra. Goizez emango ditu ordubeteko saioak: 11:00­etatik 12:00etara.

«Edonorentzako modukoa»
Saioak debalde dira, baina parte hartu nahi duten herritarrek izena eman behar dute Biterin, ostirala baino lehen. Untzilla irakasleak herritarrak gonbidatu nahi ditu: «helburua da dantza ezagutu eta musika eta mugimenduekin gozatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!