Martindegi prest, zapi gorria janzteko!

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 1a, 02:00

Ostiralean hasi, eta lau egunez ospatuko dituzte San Ferminak aurten, Martindegin.
Larunbatean ohiko bazkaria egingo dute, eta txartelak salgai daude, Oialumeko tabernan.

Uztaila iritsi da; askorentzat ur­te osoko lana eta nekea alde ba­t­era utzi, eta deskantsatu eta on­­do pasatzeko hilabetea. Mar­tin­d­egin ondo dakite hori. San Fer­min festak ospatuko dituzte aur­ten ere, adin eta gustu guz­tietara egokitutako egi­taraua­re­kin. Ostiralean ha­siko dira jaiak, eta lau egunez luzatuko dira.

Sagardo dastaketa,  hasteko
Niki txuri eta zapi gorriz jan­tziko dira Martindegiko in­gu­ruak ostiral arratsaldean. Ka­lejirak emango dio tonua, fes­ta hasierari. Buruhaundiak eta tortilla dastaketa izango di­ra, girotzeko. Eta ilun­tze­an, ur­teroko sagardo dastake­ta. Inguruko hamahiru sagar­dotegitako sagardoa jarriko dute aukeran, aurten. Eguna bukatzeko dan­tzaldia antolatu dute Izer eta Alabier tal­dearekin.  

Bazkaria eta dema, larunbatean
Asteburua izango da festetako ardatza. Larunbatean auzo baz­­karia izango da eguerdira bi­tarteko ekitaldi nagusia. Txar­telak salgai daude, Oia­lu­me tabernan. Gaueko ekitaldi nagusiak berriz, bi izango dira: XIII. abere dema eta dan­tzaldia, Laiotz auzotarrekin.

Euskal festa, igandean
Aizkolariek eta harrijasotzai­leek jarriko dute saltsa, euskal festan. Bertsoak eta musikak ere izango du lekua igandean; Ega­­ña eta Arzallus dira, aur­tengo gonbidatuak.

Umeen eguna, azkena
Azken egunean umeak izango dira protagonista: jolasak, marrazketa, pailazoak...

EGITARAUA

Uztailak 4 ostirala
18:00 Kalejira auzoan zehar festari hasiera emateko.
18:30 Buruhaundiak.
19:00 Tortilla dastaketa.
20:00 Sagardo dastaketa,
ondorengo sagardotegiekin:
Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta, Indione.
22:30 Erromeria Izer eta Alabierrekin.

Uztailak 5 larunbata
07:00 Egunari hasiera emateko kalejira, auzoan zehar.
08:00 Lo kuluxka.
11:00 Auzoko baserrietan zehar ‘Mobida’ trikitixak alaituta.
13:00 Goiko aristian oroigarri xumea, ‘gure artean ez
daudenentzat’. Tturko familiari eskertza, ematen diguten
harreragatik.
14:00 Auzo bazkaria. (Txartelak aldez aurretik erosi behar dira Oialume tabernan)
16:00 Gaztelu puzgarriak.
18:00 Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00 XIII. Abere dema. Hernaniko Zerain eta Ortzaikako Imanol Etxeberriaren zaldien artean.
00:00 Dantzaldia ‘Laiotz’
taldearekin.
Goizaldera Platano dantza
lehiaketa xelebrea.

Uztailak 6 igandea
11:00 Bermuta
12:00 Euskal festa:
Aizkolariak: Ohian Larretxea eta Ruben Saralegiren arteko lehia.
Harrijasotzaileak: Izeta II eta Joseba Esnaola
13:00 Bertsolarien saio berezia: Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
17:30 XVIII. Trikitilari GAztetxoen Txapelketa.
18:00 Toka txapelketa nagusia (Gurutzeta sukaldeak antolatuta)
Jarraian Bertsolarien bigarren saioa: Andoni Egaña eta
Amets Arzallus
20:00 Dantzaldia ‘Bide batez’
taldearekin.

Uztailak 7 astelehena
10:30 Auzoko hildakoen alde meza. Ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik.
Ondoren Haur jolasak
17:00 Denak marraztera.
17:00 XLV. Tiro karabina lehiaketa
18:00 Patxin eta Potxin. Pailazoen emanaldia
Ondoren Kalejira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!