Udan kirol pixka bat egin nahi duenak ere, ez du aitzakiarik. Hernaniko palisten taldeak palan aritzeko aukera jarri du hilabete osoan zehar, 9 eta 12 urte bitarteko neska mutilei zuzenduta. Astearte eta ostegunetan izango dute hitzordua; eta bete beharreko baldintza, bakarra da: gogoa izatea.
Bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska mutilei dago zuzendua. Bete beharreko baldintza bakarra: gogoa izatea.
Parte hartu nahi duten neska-mutilek Latsunbeko frontoira azaldu besterik ez dute, goizeko 10:00etan; gaur da aurreneko eguna. Informazio gehiagorako: hernanikopalistak@gmail.com.