Bertso afaria Arzallus eta Colinarekin, Besabin, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 30a, 02:00

Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin bertso afaria egingo dute ostiralean, 21:00etatik aurrera, Besabi jatetxean. Jon eta Rubenen prozedura judizialari aurre egiteko antolatu da afaria, 30 euroan, eta sarrerak salgai daude Urnietako hiru tabernetan: Kantoi, Xauxar eta Besabin bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!