Kontribuzioa ordaintzeko azken eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 30a, 02:00

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, bihar da azken eguna kontribuzioa ordaintzeko (Ondasun Higiezinen Zerga, hain zuzen). Erreziborik etxean jaso ez dutenek Udaletxeko Bilketa bulegoan eskatu behar dute (1go pixua, eskubira), eta entitate hauetan egin dezakete ingresoa: Kutxa, Laboral Kutxa, BBVA, La Caixa, Banco Sabadell, Banco Popular, Bankoa, Nafarroako Rural Kutxa eta Santander. Erreziboa helbideratua dutenei, bihar kobratuko zaie.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!