Arraun ikastaroa, gaurtik ostiralera, Elorrabin

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 30a, 02:00

Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta, Hernaniko gaztetxoek aukera paregabea daukate lehendabiziko arraun kolpeak emateko. Arraun ikastaroa antolatu dute, bost egunetakoa, gaurtik ostiralera. Egunero egunero han izango dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Erabat dohainik da, eta nahi duen guztiak azaltzea izango du, arraun elkarteko egotzara, Elorrabiko parera. Elkarteak animatu nahi ditu arrauna gustatu eta probatu nahi duten gaztetxo guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!