Biarritz Olimpique Landaren, Hernaniren kontra, abuztuaren 23an

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 30a, 02:00

Seaskaren aldeko partidua izango da, Iparraldeko ikastolen aldeko partidua, hain zuzen. Abuztuaren 23an jokatuko dute.

Euskal Herriko errugbi talderik haundiena izandakoa etorriko da Hernanira, datorren abuztuaren 23an. Hernanik eta Biarritz Olympique taldeek elkarren kontra jokatuko dute, eta aukera polita izango dute Hernaniko errugbizaleek mailarik altueneko errugbia ikusteko, etxean bertan.

Iparraldeko ikastolen alde

Bigarren motibo bat ere izango da partidua ikustera joateko, partidu benefikoa izango baita, Seaskaren aldekoa, Iparral­deko ikastolen aldekoa, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!