Lau bideo kamara, zuzenean Añarbeko presari begira

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 30a, 02:00

Añarbeko web orrian zuzeneko irudiak ikusi daitezke, momentuan erriora botatzen den ur kopurua ikusteko.

Urumeako bizilagunek be­ti izan dute kezka, euri jasa haundietan eta uhol­deetan Añarbek zenbat ur askatzen ote duen. Horri erantzun nahian, Añarbeko manko­munitateak lau bideo ka­mara jarri ditu presari be­gira, eta irudiak momen­tuan ikusi daitezke Añarbe­ko web orrialdearen bidez: www.añarbe.es.

Herritarren susmoak eta beldurrak

Uholde kasuetan Añarbek maniobra bat baino gehiago egin behar izaten ditu, mo­mentu batzuetan urari eusteko, eta beste batzuetan askatzeko. Ez da oraingoxea herritarrek susmoak eta beldurrak izatea, hori behar bezala egiten ote den edo ez. Lau bideo kamara horiek momentuero erakusten dute presa nola ari diren kudeatzen: zein ate dauden irekita eta zein itxita.
Bost bidetatik askatu dezake ura Añarbeko pre­sak: kaudal ekologikoa (beti irekita dago, errekara ur kantitate minimo bat aska­tzeko), ezkerreko eta esku­biko ateak, Howell balbulak, eta goiko ataka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!