Ur gutxiago kontsumitzen dugu, hiru arrazoirengatik

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 30a, 02:00

Ur-bideetan askoz ur gutxiago galtzen da, etxeko tresna elektrikoak askoz efizienteagoak dira, eta kontsumo industrialak behera egin du. Emaitza: 1995eko uraren hamarretik lau behar dugu orain.

Añarbeko urtegiak hamar herriri ematen die ura, eta gero eta ur gutxiago behar dute herri horiek. Zergatik? Hiru arrazoirengatik. Bate­tik, bidean ur gutxiago gal­tzen delako, hartarako egin­dako obrei esker. Bestetik, etxean ditugun labadora, gar­bigailu eta abarrek asko hobetu dutelako, eta ur gu­txiago behar dutelako. Eta azkenik, kontsumo indus­tria­la asko jaitsi eta hobetu delako.

Emaitzak edozein ha­rri­tuta utziko luke, 1995­ean 40 miloi litro kubiko ur be­har zituzten hamar herri ho­riek, eta iaz 24 miloi behar izan zituzten; 17,5 miloi m3 gutxia­go, alegia, %40 pasa­txo.

Albiste on horrek buru­hauste bat ere sortu dio, dena dela, mankomunitateari: fak­tura ere jaitsi egin dela. Ale­gia, herriek kontsumitzen du­ten litroko ordaintzen dute­nez, mankomunitateak diru gu­txiago dauka orain azpi­egiturak hobetu, eta egune­ro­ko funtzionamendurako.

Donostiak eta Errenteriak urtebetean behar dutena

18 urtean jaitsi den kopurua jaitsita, Añarbek Donostia eta Errenteria adinako beste bi herriri eman ahal izango lioke ura. Añarbeko Manko­munitatea osatzen duten hamar he­rrien artean (Do­nos­tia, Errenteria, Her­nani, La­sarte-Oria, Pasaia, Oiar­tzun, Urnieta, Lezo, Usurbil eta As­tigarraga) Donostia eta Errenteria dira, ur gehien kon­tsumitzen dutenak: ur­tean 17,5 miloi m3, bien artean.

2008a eta 2009a oso urte onak izan dira, %8 eta %7 jaitsi zelako kontsumoa. Bi urte horietan, batez ere, Añarbeko ur sarea hobetzea antzeman da

Saltorik haundiena, 2007tik 2008ra

Herritarrak eta administra­zioak pixkanaka kontzientzia hartzen ari dira ur kontsu­moa zaindu egin behar dela, eta alor guztietan erreparatu zaio horri. 1995tik, urtez urte kontsumoak behera egin du (1996an 2 miloi m3, 1997an 1,8 miloi...), 1999an eta 2000 urtean izan ezik. Bi urte horietan 0,9 eta 0,7 miloi m3 gehiago kontsumitu ziren. 2001a oso ona izan zen, 2,7 miloi m3 ur gutxiago behar izan zelako, eta 2008a eta 2009a ere bai, %8 eta %7 jaitsi zelako kontsumoa, urtean 2 miloi m3 gutxiago, alegia.

Bi urte horietan, batez ere, Añarbeko ur sarea hobetu izana antzeman da. Datozen urteetan ere kontsumoak behera egingo duela uste du Añarbek, eta 2014rako aurre­ikuspena 23,5 miloi m3 ure­tan jarri du; 1995ean 41 miloi ziren.

Inbertsioetarako diru gutxiago; uraren prezioak gora?

Mankomunitateko hamar herriek diru gutxiago ordain­tzen diote orain mankomu­ni­tateari, gutxiago kontsu­mi­tzen dutelako. Eta hori albiste ona izan arren, badu alderdi bihurria ere.  Alegia, orain, Añarbek diru gutxiago dauka inbertsioak egiteko, eta mantenimendurako. Man­ko­munitateak adierazi duenez, erremedio bat izan daiteke uraren prezioa igotzea. Dena dela, hori hobeto aztertu eta aus­nartu beharreko puntu­tzat jo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!