Atzo jokatu zen Idiazabalgo Torneoko finala, paleta goma modalitatean, eta Endika Ramosek eta Aiheko Zubimendik ezin izan zuten irabazi Jon eta Undaren kontra. Bizkaitarrek erraz irabazi zieten hernaniarrei, 25-11, eta nabarmen utzi zuten zerbaitegatik direla Bizkaiko txapeldunak. Aukerarik ez zieten utzi hernaniarrei, eta Ramosek eta Zubimendik ere ez zuten egunik onena izan. Oraingoan txapelik ez, baina bigarren saria, beste bat, poltsikora.