Kronikak jakinarazi duenez, San Joan jaietako argazki lehiaketako Sari Berezia facebook bidez bozkatuko da. Argazki guztiak facebook orrian jarriko dira astelehen eguerditik aurrera, eta botoa eman nahi duenak Atsegin dut zapalduta bozkatu ahal izango du. Aste guztian bozkatu ahal izango da, eta erabiltzaile bakoitzak boto bat eman ahal izango du. irizar Ardoek emango dute saria. Dagoeneko bidali diren argazkiak jarriko dira facebooken, atzo bidali zirenak ere bai. Gaur ezingo da bidali. Egunean argazki bakarra bidali zitekeenez, gehiago bidali dituztenen artean, Kronikak bat aukeratuko du eguneko. Orain artean sei sari banatu dira, San Joan egun bakoitzeko bat, eta umeen sari nagusi bat. Irabazleak: Xabier Arnaiz, Naiara Ezeiza, Aitor Urkia, Alazne Benitez, Félix Rincón, eta Enara Arruti. Kronikak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei, eta bereziki sariak eman dituztenei.