Lujozko estelarra gaur, Zeberio eta San Miguel eta Uterga eta Ionen artekoa. Patxi Zeberio oraintxe gutxi hasi da berriz jokatzen, urtebete geldirik egon eta gero, eta dagoeneko forma hartzen ari da, Elduaingo aurrelari haundia. San Miguelekin beti egin izan du bikote ona, eta gaur dauka aukera paregabea hori demostratzeko, binakako txapeldunen kontra. Uterga eta Ion bolada onean dira. Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdian bigarren partidua.