Tomasa Escarmena eta Jose Miguel Grana onenak, San Joanetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 28a, 02:00

Hitzordu inportantea izaten da ekainaren 26a Goiz Eguzkiko kideentzat. Lehendabizi, giharreak ondo luzatu eta gimnasia erakustaldia eskaintzen dute. Ondoren, hain gustokoak dituzten kale joko lehiaketa izaten dute; azkar-azkarra, goiz batean jokatzen dena. Igela, toka, botea eta dardotan aritzen dira eta aurten nabarmendu diren biak dira Tomasa Escarmena eta Jose Miguel Grana. Emakumetan, atzetik geratu dira Jara Merino,
Mª Cruz Llorente eta Lorenza Oyarbide. Gizonezkoetan; Jose Lopez, Epifanio Duarte, Antonio Montes, Francisco Perez, Cesareo Gonzalez, Francisco Naval eta Lucinio Moreno.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!