Atzo ere bai, eta gaur ere biziak ziren goizeko zezenak, sokamuturrak geratu ez dituenak. Gazte asko animatu dira torero lanak egitera, eta min hartutakoren bat ere bada. Orokorrean, denetik izan du aurtengo sokamuturrak, euria, giro ederra, jende asko ikusten, eta protesta bat, era honetako ekitaldien kontrakoa. Datorren urtera arte, agur sokamuturrari!