Atzo goizaldean, mutil batek bi neska jipoitu zituen kalean, eta atxilotuta eraman zuten ertzainetara. Ekainaren 23an ere antzeko kasuak izan omen ziren, erasoa egin zuena identifikatu ez duten arren. Gertaera horiek salatzeko atzo Plaza Berrin jende asko bildu zen, Bilgune Feministak eta Berdintasun Sailak deituta. Arduradunek Kronikari adierazi diotenez, «erasoak ez ditugu onartuko, ez jaietan eta ez bestela. Lanean segiko dugu bide horretan, eta herritarrei esan nahi diegu antzeko kasuetan esku-hartu egin behar dela, eta inplikatu egin behar dela, gero eta jende gehiago inplikatzen ari den moduan».