Santio jaiak hasi aurretik, herri krosa izango da Astigarragan, uztailaren 19an. Izen ematea zabalik dago dagoeneko interneten: www.herrikrossa.com. 16 urtetik gorako guztiek hartu dezakete parte. Lasterketa 17:30etan abiatuko da eta 7,3 km egin beharko dituzte korrika parte hartzaileek. Prezioak: 6 euro, aurrez; eta 9 euro, egunean bertan.