Urrezko Aizkora ligako lehendabiziko jardunaldia Erasunentzat izan zen, eta nahikoa erraz gainera. Olasagasti ikusteko amorratzen azaldu zen jendea, baina igeldoarrak neke dezentea hartuaren tajua zuen, azken boladako probak direla eta. Polita izan zen bi aizkolarien jarduna. Ander Erasun sasoi ederrean etorri zen Aurtitz-Labaiendik, eta aizkolzaleak harrituta utzi zituen bere teknikarekin. Iaz 23 urte azpiko Urrezko Aizkora irabazi zuen, eta ez kasualitatez, atzo ikusi ahal izan zenez. Olasagastik modalitate guztietan galdu zuen, baina bakar batean ere ez zuen maisu haundien lekurik galdu.