Atzo Lasarten jo zuen Esne Beltzak eta gaur Loiun ariko da. Bihar berriz, Euskal Herria Zuzenean festibalean, Lekornen. Udan zehar, emanaldi ugari izango dituzte Euskal Herrian zehar, eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Hain zuzen, uztailaren 8tik 14ra kontzertu bira bat egingo dute Alemanian eta Txekian: Berlin, Leverkusen, Bern, Darmstadt eta Reutlingen. Horrez gain, bideoklip berria ere egin dute, Quien manda (Hemen eta hor) kantarena.