Udalekuetan, ez da aspertzeko tarterik izango

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 28a, 02:00

Asteartetik aurrera, udalekuak hasiko dira Ereñotzun. Astean hirutan elkartuko dira 2-12 urteko haur eta gaztetxoak. Denera, 32 ume.

Ereñotzuko umeek udalekuak izango dituzte uztailean zehar. Astean hiru egunetan elkartuko dira ekintza desberdinekin gozatzeko asmoz: astearte, ostegun eta ostiraletan. Goizez izango dira ekin­tzak, 09:30etatik 13:00etara.
Adinaren arabera, hiru taldetan banatu dituzte umeak: txikiak (2-3 urte), ertainak (4-7 urte) eta haundiak (8-12 urte). Denera, 32 umek eman dute izena. Begiraleak ere hiru izango dira: Belen, Unai eta Lorea.

EGITARAUA
Uztailak 1, asteartea: Eskulanak eta kirola.
Uztailak 3, osteguna: Patinak,
txirrindak, patineteak, motoak...
Uztailak 4, ostirala: Irteera
Bordatxora, errekara.
Uztailak 8, asteartea: Irteera Ugaldetxora, errekara.
Uztailak 10, osteguna: Ur festa Ereñotzun.
Uztailak 11, ostirala: Rokodromoa.
Uztailak 15, asteartea: Herri
kirolak (txikiak eta ertainak),
piraguismoa (haundiak).
Uztailak 17, osteguna: Irteera Fagollagara (txikiak eta ertainak), piraguismoa (haundiak).
Uztailak 18, ostirala: Sukaldaritza (txikiak eta ertainak), piraguismoa (haundiak).
Uztailak 22, asteartea: Irteera Hernaniko ur parkera.
Uztailak 24, osteguna: Altxorraren bila.
Uztailak 25, ostirala: Jai.
* Programazio honek behin-behineko izaera dauka eta azken orduko aldaketak izan ditzake. Horrela­koe­tan aurrez emango lukete hauen berri.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!