Udan, adin gabeak etxean hartuko dituzten familientzako diru laguntzak emango ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 28a, 02:00

Astigarragako Udalak laguntza eman nahi die herriko familiei, egoera larrian dauden herrialdeetako adingabeak etxean hartzeagatik. Adingabe hauek, udako egonaldia egingo dute hainbat familiatan eta horrek onurak ekarriko dizkiela kontuan hartuta, animatzen diren familiei laguntza eman nahi die Udalak. Adingabe horien udako egonaldiak hainbat euskal elkartek bultzatzen dituzte. Halaxe azaldu dute: «Udalak ondo daki zein garrantzitsua den honelako programak bultzatzea. Horregatik, aurten, kontusail bat jarri du dirulaguntza gisa, 2014 urteko udaran adingabeak ekarriko dituzten familiei zuzenduta».
Interesa duten familiek udaletxeko erregistrotik pasa behar dute eskaera betetzeko. Eskaera, uztailaren 15a baino lehen bete behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!