Ur Kontagailuak pixkanaka aldatzeko kanpaina hasi du Udalak eta astelehenetik aurrera, 298 etxeetako ur kontagailuak aldatuko ditu; gutxi gorabehera, herriko kontagailuen %10a. 265 kontagailu berri instalatuko dira astelehenetik aurrera, guztiak erradiofrekuentziak transmititzeko modulo batekin. Beste 33 kontagailuri erradiofrekuentzien moduloa bakarrik instalatuko zaie. Modulo hauekin ez da kontagailuen neurketa presentziala egin beharko eta Udaletik egin ahal izango dira neurketak. «Zehatzagoa, errazagoa eta seguruagoa izango da», azaldu dute. Udalaren konpromisoa da Astigarragako ur kontagailu guztiak aldatzen joatea, eta urtero kontagailuen %10a berrituko du. Kostua 24.000 eurokoa izango da.